Berria-ko berriak

Abenduak 15eko (asteazkena) Berria izan da aukeratu dudan egunkaria eta, nahi gabe, paperezko edizioan duen portadak nire afizio gogokoenetako bat dakar: Bizkaiko bertsolari txapelketa. Argazkian, finalean arituko diren zortzi protagonisten aurpegia. Ordea, ez da berri berdina ageri egunkariaren online edizioan; ez goizean eta ez arratsaldean ere. Zehazki, COVID ziurtagiriaaren inguruko berria zen goizeko berri nagusia eta arratsaldean, berriz, Cabacas-auziaren inguruko berria. Papereko berri nagusia askoz gehiago gustatu zait; ilusio puntu bat islatzen du, behintzat.

Zientziaren inguruko berriak aztertzean, dibulgatzaile zientifiko bati (Izortze Santin-i) egindako elkarrizketa aipatzen du paperezko edizioaren portadak, baina online den edizioan ez da ageri berri nagusi gisa. Zehazki, paperezko edizioan 3. orrialdean bertan azaltzen da elkarrizketa osoa, koronabirusaren inguruko berriekin batera. “Harian” izena du elkarrizketa barne hartzen duen atalak.

Azpimarratu beharra dago baina, online bertsioan berri nagusi gisa agertzen ez den arren elkarrizketa (“Gizartea” atalean agertzen da), eguneko zortzi albiste irakurrienen artean kokatzen dela; lehenengo postuan, gainera. Horren atzetik dator “Haserrea” izeneko iritzi artikulua eta, jarraian, Cabacas-auziaren inguruko albistea. Hurrengo albiste irakurriena Durangoko azokaren ingurukoa da eta hurrena, aldiz, Onintza Enbeitaren iritzi artikulua. 6. eta 7. albisteek, euren aldetik, koronabirusa dute oinarri; Nafarroako gobernuak emandako gomendioen eta Euskadin jarri berri den ziurtagiriaren beharraren inguruko albisteak dira, hain zuzen ere. Azkenik, Iruñeko aurrekontuen inguruko berria gailendu da 8. postuan.

Berriaren Instagram kontuan ere gaurko lehenengo argitalpena Bizkaiko bertsolari txapelketaren inguruan izan da, baina albistea emateko modua guztiz ezberdina izan da; gehiago jolastu dute hitzekin. Gainera, bertsolari bakoitzaren argazkia ere partekatu dute, banan-banakoa. Haien arteko bakarkako lehiaren erakusle-edo. Online edizioan nagusiki argitaratutako ziurtagiriaren inguruko albistea ere partekatu dute Instagramen, baina eguneko istorio gisa (eguneko lehenengo istorio gisa). Aipatzekoa da baina, Izortze Santin-i egindako elkarrizketa ez dutela argitaratu; ez argitalpen moduan eta ez eguneko istorio moduan ere. Gainera, marihuanaren inguruko albiste bat ere argitaratu dute Instagramen, paperezko edizioko portadan aipatu ere egiten ez dutena. Hori horrela izanik, paperezko edizioaren eta online edizioaren hartzaileak ezberdinak izatearen ondorio dela esango nuke hori, interés ezberdinak dituztenak, azken finean.

Harritu didana, ordea, zera izan da; hashtag bat ere ez dutela erabili sare sozialean, behintzat, gaurko albisteak argitaratzean. Hala ere, istorioetan jarritako albisteek link zuzena zuten online edizioko egunkarira. Modu erraza gero irakurleak erakartzeko; klik bat soilik ez.

Ikusi bezala, ez da informazio berbera argitaratzen paperezko edota online edizioetan. Irakurle batzuek nahiagoko dute paperekoa; beste batzuek, aldiz, online dena. Hemen baina, garrantzitsuena da albiste horiek guganaino heltzea, iturria edozein izanda ere.




Comentarios

Entradas populares de este blog

Matemáticas de la vida cotidiana: Detección del contagio emocional en redes sociales masivas

Matematicas de la vida cotidiana: Fecundación deseada en mujeres sin hijos

El Universo a grandes rasgos: Eclipse parcial lunar