Redes sociales: JLOren erronka

JLOren erronka 

Jennifer Lopez-entzat artista hitza motz geratu ohi da askotan; mundu osoa dantzan jartzeko gaitasuna du, eta nola gainera. Urteak daramazki dantzalekuetako erregina izaten, eta ez hori bakarrik; mundu osoko etxe askotan ere sartu da bere musika, bere dantzekin batera. Horren erakusle da 2020. urteko Super Bowlean eginiko dantzak sortutako zurrunbiloa, miloika eta miloika pertsonek dantzatu baitzuten. Nola baina, lortu zuen horrenbesteko arrakasta? 

Jennifer Lopezek zabaldutako erronka horretako parte hartzaileek komunean dutena da abeslariaren fanak direla edo, behintzat, haren musika eta dantza estiloa gustuko dutela. Hori horrela izanik, esango nuke gehienek dibertitzeko helburuarekin hartu zutela parte ekintzan, denbora–pasa gisa. Era berean, abeslariak zabaldutako dantza egiteak harengandik gertuago sentitzeko aukera eman ziela esango nuke eta horrek badu bere zirrara, batez ere, miresten duzun famatu baten eskutik baldin badator erronka. Aipatzeko da, gainera, jadanik COVID izurritea zabaltzen hasia zela munduko hainbat txokotan eta, beraz, etxean hainbeste ordu geratze horrek asko bultzatu zuela jendea dibertitzeko erronka eta ariketa ezberdinak egitera. Eta horren artean koka daiteke Jennifer Lopezek bultzatutako ariketa hau.

Jakina da hainbat sare sozial ezberdinetan zabaldu zela dantza. Ez nuke jakingo esaten zein izan zen arrazoia sare sozial batetik bestera erronka zabaltzeko, baina ez nau harritzen TikTok baino ezagunagoak (eta erabiliagoak) diren beste sare sozialetara zabaldu izanak. Izan ere, sare sozial bateko edukia beste sare sozialetan ere ipini daiteke eta, hortaz, ahalik eta pertsona gehiagorengana iristeko, partekatze horrek asko lagun dezake. Hori horrela izanik, seguraski jende askok zabaldu zuela erronka sare sozial ezberdinetan eta horrela bihurtu zela poliki-poliki hain ezagun.

Oro har, ez da erraza hainbesteko arrakasta lortzea halako ekintza batekin; ezta gutxiago ere. Izan ere, zabaltzen den mezuaz gain (kanta dela, dantza dela), noiz zabaltzen den ere berebizikoa da ahalik eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko. Gauzak horrela, ziur nago dantza honen arrakasta ez litzatekela berbera izango gaur egun, etxetik irteteko gogo ikaragarria dugun honetan. Hala ere, norka daki; berriro denbora-pasa ibiltzeko ariketak beharrez gero, halako dantzaren batek lagun gaitzake beste behin ere. Azken finean, musika dago honen guztiaren atzean eta musikak zuloan erortzeaz salba gaitzake askotan. 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Matemáticas de la vida cotidiana: Detección del contagio emocional en redes sociales masivas

Matematicas de la vida cotidiana: Fecundación deseada en mujeres sin hijos

El Universo a grandes rasgos: Eclipse parcial lunar